Gobierno Vasco

ANTZUOLA- AIHERRA- 30 URTE

  • 22-11-2014 |

Eskolak parte hartu du Aiherra  eta   

Antzuola arteko 30 urteko senidetzaren

ospakizunetan.

 

Azaroaren 22an, larunbata, Baxenafarroko Aiherrako talde bat gurera gerturatu zen. Aurten 30 urte bete dira herri bien artean harremana sortu zela. Hau urtez, urte mantendu da eta hori ospatzeko zenbait ekintza antolatu dira aurtengo udazkenean.

Larunbat  honetakoak azkenak izanez, eskolakoek ere parte hartu nahi izan dugu, gu ere harreman bat sortu eta mantetzen ari garelako Aiherran dauden bi Ikastetxeetako irakasle eta ikasleekin.

Hori dela eta, haur talde batek bertso batzuk prestatu eta abestu zituen gaztainondoa landatu aurretik. Ekintza honetan ere, bi herrietako haurrak izan ziren protagonista.

 

 

 

© Antzuola Herri Eskola
Telefonoa: 943766268 | 012013aa@hezkuntza.net antzuolaesk@euskaltel.net