ESKOLA KIROLA

Kontsultatu nahi izanez gero, hemen aurkitu ahal izango dituzue urteko ekintzen egutegia eta baita larunbateroko txanden antolaketa orriak.

IGERIKETA IKASTAROA

Urtero bezala, aurten ere Igeriketa Ikastaroa izango dugu. Hiru astean zehar 1go, 2. eta 3. mailetako ikasleak Bergarako Igerilekura joango dira igerian trebatzera.

Aurten, urtarrilaren 31n hasiko da ikastaroa eta otsailaren 20an bukatuko da.

Txandak honela antolatu dira:

9:00etatik 10:00etara, 3. maila (autobusa hartzeko ordua: 8:30ak)

10.00etatik 11:00etara, 1go mailakoak (eskolara 9:00etan etorri eta 9:30ean joango dira autobusa hartzera).

11:00etatik 12:00etara, 2. mailakoak (hauek ere, eskolara betiko orduan etorri eta bertatik joango dira autobusera). Antzuolara 12:30ak aldean iritsiko dira.

Ikasle bakoitzak eraman beharrekoa ondorengoa da:

  • Txankletak
  • Bainurako txanoa
  • Orrazi bat
  • Toaila bat
  • Muda bat
  • Bainujantzia soinean
  • Igeri egiteko betaurrekoak
  • Plastikozko poltsa
  • Hamarretako txiki bat.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!

Abenduak 3, Euskararen eguna

Abesti eta jolasak ikasi nahi badituzue ...

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

Abesti eta jolasak ikasi nahi badituzue ...