ESKOLA KIROLA

Kontsultatu nahi izanez gero, hemen aurkitu ahal izango dituzue urteko ekintzen egutegia eta baita larunbateroko txanden antolaketa orriak.

IÑAUTERIAK 2020

 

Datorren ostiralean inauteriak ospatuko ditugu eskolan. 

Hau da arratsaldeko egitaraua:

14:30ean: Haur Hezkuntza eta 1go mailakoak geletara igoko dira. 2.mailatik gorakoak patioan elkartuko dira argazkiak ateratzeko. 

15:00etan: jaialdia egingo dugu. 

16.00ak inguruan patioan elkartuko gara txokolatea eta torradak jateko. 

17:00etan: Udaletxeak antolatuta "Girotu Plaza" taldeak girotutako dantzaldia egongo da. Giro ona bada Zurrategin, eta euria bada eskolako patioan. 

 

Oharra: 16:30etatik aurrera guraso bakoitza egingo da bere haurraren kargu. 

 

IGERIKETA IKASTAROA

Urtero bezala, aurten ere Igeriketa Ikastaroa izango dugu. Hiru astean zehar 1go, 2. eta 3. mailetako ikasleak Bergarako Igerilekura joango dira igerian trebatzera.

Aurten, urtarrilaren 31n hasiko da ikastaroa eta otsailaren 20an bukatuko da.

Txandak honela antolatu dira:

9:00etatik 10:00etara, 3. maila (autobusa hartzeko ordua: 8:30ak)

10.00etatik 11:00etara, 1go mailakoak (eskolara 9:00etan etorri eta 9:30ean joango dira autobusa hartzera).

11:00etatik 12:00etara, 2. mailakoak (hauek ere, eskolara betiko orduan etorri eta bertatik joango dira autobusera). Antzuolara 12:30ak aldean iritsiko dira.

Ikasle bakoitzak eraman beharrekoa ondorengoa da:

  • Txankletak
  • Bainurako txanoa
  • Orrazi bat
  • Toaila bat
  • Muda bat
  • Bainujantzia soinean
  • Igeri egiteko betaurrekoak
  • Plastikozko poltsa
  • Hamarretako txiki bat.

HISTORY OF INTERNET AND YOUTUBE

https://youtu.be/1q5irTzwvOY

LH5Ako IKASLEAK EGUN BATEZ YOUTUBER BIHURTU DIRA

https://youtu.be/R5X7j8H3P4k

LH5Ako IKASLEAK BOOKTUBERRAK GRABATU DITUZTE

https://youtu.be/hRmRaxekDxk

SANTO TOMAS EGUNEKO BIDEOA

https://youtu.be/nq6LYTTjDQE

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!

Abenduak 3, Euskararen eguna

Abesti eta jolasak ikasi nahi badituzue ...

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

Abesti eta jolasak ikasi nahi badituzue ...