IBILBIDE PEDAGOGIKOA

1980-81 ikasturtean koka genezake gure aldaketa pedagogikoa.

Bailara mailan lana egiten zuen Gabinete Psikopedagogikoak, Antzuolan ere eskaintzen zuen bere zerbitzua. Talde honen eskutik, Konstruktibismoak irakasketa-ikasketa mailan egindako aportazio teorikoak ezagutzen eta sakontzen pasa genuen urte osoa.

Bartzelonako IMIPAEkin (Instituto Municipal de Investigación Aplicada a la Educación) harremanetan jarri ginen eta beraiek zuzendutako Hezkuntza Mintegi batean parte hartu genuen.

1980-81 ikasturtean herriko bi ikastetxeak (Eskola publikoa eta Ikastola) bateratzea lortu zen. Pedagogia Operatoriaren aplikapen praktikoa esperimentalki martxan jartzen hasi ginen irakaslego osoaren konpromezuarekin.

Orduz gero, proiektu ezberdinak garatu ditugu Ikastetxean bertan. Gehienetan gure praktika aztertu eta berau sakontzea izan da helburu nagusia.

Hortaz gain, eta ia Berrikuntzan hasi ginenetik, gure praktikaren berri emateko zenbait lan ere egin ditugu eta egiten jarraitzen dugu.

BARNE PROIEKTUAK

1982-1985 ikasturte aldia: konstruktibismoan oinarritutako "Pedagogia Operatoriaren Aplikapen Praktikoa" izeneko proiektua onartu zigun Hezkuntza Sailak.

Honekin batera Zentru Experimental kategoria lortzen genuen.

1985-1989 ikasturte aldia: Ordurarte lantzen ari ginen proiektuaren luzapena eskatu eta onartu ziguten.

1989-1990 ikasturtea: "Erreforman ardazturiko formakuntza proiektua" aurkeztu eta onartu ziguten.

1990-1991 ikasturtean:  Hezkuntza Sailaren erabakiz, ordura arte izandako "Zentro esperimental" izaera  galdu eta ikastetxe arrunt bezala konsideratuak izatera pasatu ginen.

1992-1995 ikasturte aldia: Beste zenbait ikastetxe bezala, Formakuntza Plangintza Trinkoa (FPT) zeritzon proiektuan parte hartu genuen.

1995-1997 ikasturte aldia: "Gelatik ICPra eta ICPtik gelara" izenburupean,  Ikastetxeko Curriculum Proiektua eta geletako gure dinamika eta praktika nola uztartu aztertu eta definitu genuen.

1998-1990 ikasturte aldia: Denbora tarte honetan, eta beti gure praktikarekin alderatuta, LOGSEk aurkezten zituen planteamenduak aztertu genituen.

2000-2003 ikasturte aldia: "Aniztasunean hezi, berdintasunean elkarbizitzeko" proiektuarekin, aniztasuna nola ulertu eta lantzen dugun aztertu eta azaldu genuen.

2004-2005 ikasturtea:"Komunitatea eta gela-bizitza" Berrikuntza Proiektu globala.

2005-2008 ikasturte aldia: "Taldean eta taldearekin hazi: identitatearen garapena eskolan. Adibide zehatzak" Berrikuntza Proiektu globala.

2008-2010 ikasturte aldia: "PO2 Hizkuntza Errefortzua", Ingelerako Proiektua.

2010-2013 ikasturte aldia: "A 1.2 Hizkuntza Errefortzua" Ingelerqako Proiektua.

2013-2016 ikasturte aldia: "Inmersión lingüística en inglés"