EBALUAKETA

Zertarako ebaluatu?

Ikaslea ulertu eta orientatzeko balio behar duela uste dugu.  Proiektuaren hasieran ikasleari buruzko diagnostiko bat lortzeko, bere ideia, jarrera, atxikimendu eta motibazioarekiko. Irakasleak entzute aktibo bat izan behar du, ikaslea prozesuan zehar gidatzeko, bere produkzioak interpretatzeko, bere arrazoibide, bere zailtasun, ahalmen, indargune, aurrerapenak identifikatzeko. Irakasleek,  ikaslea laguntzeko erabaki egokiak hartu ahal izateko, bere autoestimua, autonomia, ze mailetan dagoen taldean integratuta, duen inplikazioa eta ezagutzeko desioa. Bere ekarpenak gelan bistaratuko direla ziurtatzeko. Familiak informatu eta orientatzeko: Hauek eskola-bizitzan parte har dezaten, beraien konplizitatea lortzeko, seme-alabek egiten dutenak duen zentzua uler dezaten, beren ahalegina balora dezaten, irakaslearen lana eta erabakiak uler ditzaten, beraien proposamen, kezka eta iritziak jaso ahal izateko

Nork parte hartzen du ebaluaketan?

Proiektuen garapenean parte hartu eta ikaslearekin harreman zuzena duen irakaslegoak. Kasu honetan, tutorea da ia arlo guztien arduraduna. Ingelera, Heziketa Fisikoa eta Psikomotrizitateko irakasleek ere hartzen dute parte. Irakasle hauek euren artean eta etapako koordinatzailearekin koordinatzen dira komunitatearen ongizatea eta proiektuen garapena baloratzeko.

Zer eta nola ebaluatu?

Irakasleen erabaki eta esku-hartzea baloratu/ebaluatu behar direlakoan gaude: plangintzaren egokitasuna, helburu, antolaketa, ekintza, ikasleei eskainitako baliabideena. Ikasleen ekintza eta jarrera: helburuak noraino bete dituen, erakutsi dituen inplikazio eta kooperazioa, taldean nola aritu den (iniziatiba/menpekotasuna, ekarpen propioak, antolatze-gaitasuna, autonomia maila, lanarekiko arinkeria/sakontasuna), bere portaerak eta, baita ere, prozesuan agertu diren emozio-alderdiak. Taldearen balorazioa: kohesioa, elkarlaguntza, proiektuarekiko konpromisoa, gertatutako gatazkak tratatzeko era, e.a.
Ondorioz, ebaluaketa etengabekoa, ikasketa prozesuari lotua, prozesua ulertzen lagundu eta beregan eragingo duena, hobetzen. Izan ere, horrela izango du zentzua. 

Ebaluazio baliabideak

Sondeoak:  Eskolak, ikasleen iritziak aztertzen ditu diagnostiko bat egiteko. Ez du, bakarrik, hasieran egiten, baizik eta prozesuaren beste hainbat momentutan ere. Gai eta arlo ezberdinei buruz ikasleek dituzten ideiak ezagutzeko balio digute: beren arrazoimenak, hauen koherentzia eta sakontasuna, erabiltzen dituzten askotariko adierazpen-baliabideak, zehaztasuna

Behaketa zuzena gelako dinamika osoan, irakasleen entzute-aktiboa, ikaslearekin egindako solasaldiak. Gainera, ikasleak adierazten duen animoan, motibazioan fijatzen da eta, komeni bada, familiak edo beste irakasleek eduki dezaketen informazioa eskatzen du.  

Ikasleen banakako produkzioak: Ikasleen bilakaera, hutsuneak, koherentzia falta, alderdi sendoenak baloratzea ahalbidetzen digute. Ondorioz, irakasleak, beste ekintzaren bat komeni zaion ala ez erabaki dezake, zer-nolakoak, ikaslearekin hitz egin dezake zer barneratu duen ondo eta zer ez jakiteko, nola sentitzen den.

Berariazko ekintzak eta ekintza osagarriak, ikasitakoa finkatu, sakondu eta indartzeko balio dezakete.

Ikasleen auto-ebaluazioa. Irakasleentzat ez da, berez, ebaluatzeko bitarteko bat. Planteatzen dugu, gehien bat, ikasleengan beren eboluzio, dituzten zailtasun, izandako aurrerapen, bere buruari buruz duen irudi, dituzten beldur eta gainditzeko era, egin duten esfortzu, e.a-ri buruzko kontzientzia sustatzeko.