AURKEZPENA

Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri du Eskola Kiroleko Programa eta bertan parte har dezakete Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gora ikasketak egiten ari diren ikasleek.


Programa honen helburu nagusia kirol ezberdinen hastapena izango litzateke. Halatan, jomuga bakarra lehiaketarena izan gabe, kirol askotan aritzeko aukera izango dute. 

 

Gaur egun, programa honen garapenak hamabostero tartekatzen diren bi bide jarraitzen ditu. 

* Saskibaloia, fubola eta eskubaloia ikasturte osoan lantzen dira. Ikasleen gurasoek hartzen dute entrenamenduen ardura, astean zehar (normalean, ostiraletan) haurrak prestatzeko saioak eginez. Partidak hamabostero izaten dira.

* Hamabostero partidoekin tartekatuz, topaketak antolatzen dira. Hauetan ikasleek kirol eta aktibitate ezberdinak ezagutu eta praktikatzeko aukera izaten dute. Hala nola, aerobik, zunba, patinak, hockey, badminton, herri kirolak, kirol egokituak ...

Iharduera hauek larunbat goizetan izaten dira Bergara eta Antzuolako Udalek horretarako dituzten instalakuntza ezberdinetan.

 

JOAN-ETORRIAK

 

Joan etorrien ardura ihardueretan parte hartzen  duten ikasleen gurasoena izango da.

 

 

 

Bakoitzari egutegi bat banatuko zaio ikasturte hasieran.

 

 

BENJAMIN A

 

BENJAMIN B

 

BENJAMIN D

 

BENJAMIN E

 

ALEBIN A

 

ALEBIN B

 

ALEBIN D

 

 

 

 

Ikus ikasturteko egutegia

IGERIKETA ESKOLA

Urtero bezala, aurten ere Igeriketa Ikastaroa izango dugu. Hiru astean zehar, 1go, 2. eta 3. mailetako ikasleak Bergarako Igerilekura joango dira igerian trebatzera.

Aurten, urtarrilaren 31n hasiko da ikastaroa eta otsailaren 20an bukatuko da.

Txandak honela antolatu dira:

9:00etatik 10:00etara, 3. maila (autobusa hartzeko ordua: 8:30ak)

10.00etatik 11:00etara, 1go mailakoak (eskolara 9:00etan etorri eta 9:30etatik joango dira autobusa hartzera).

11:00etatik 12:00etara, 2. mailakoak (hauek ere, eskolara betiko orduan etorri eta bertatik joango dira autobusera). Antzuolara 12:30ak aldean iritsiko dira.

Ikasle bakoitzak eraman beharrekoa ondorengoa da:

  • Txankletak
  • Bainurako txanoa
  • Orrazi edo zepillu bat
  • Toaila bat
  • Muda bat
  • Bainujantzia soinean
  • Igeriketarako betaurrekoak
  • Plastikozko poltsa
  • Hamarretako txiki bat.