EZAUGARRIAK

 

Diziplinartekotasuna eta globaltasuna

Diziplinartekotasuna eta globaltasuna dira simultaneoki edo paraleloki arlo ezberdineko helburuak garatuko direla ahalbidetuko dutenak. Proiektu bakoitza, praktikan, beste azpi-proiektu batzuetan banatzen da. Gainera, proiektu ireki bat den heinean, bere garapenean galdera berriak sortzen dira, zeintzuk ikerketa bide berriak irekitzen dituzten eta, baita, ekintza berriak ere. Eta, horrela, arlo guztiak baliatzen dituen eta eduki bakoitzean, elkarlotuz, sakontzen duen prozesu ireki baten bitartez. Jatorrizko plana, hasierako aktuazio-gida bat izatetik alor ezberdinetako ezagupenez betetako sare bat izatera pasatzen da, zein konplexutasun eta sakontasun osoz lantzen den.
Metodologia hau globala eta diziplina artekoa den heinean, ikasketa-egoerak komunikazio-testuinguruetan garatzen diren heinean, arloak elkarloturik azaltzen diren heinean eta oinarrizko gaitasunak simultaneoki garatzen diren heinean, esan dezakegu arlo bakoitzak gaitasun bakoitzean duela eragina eta, aldi berean, guztiak guztietan. Praktikak, gainera, esaten digu era honetan helburu guztiak, eta gehiago ere, bete daitezkeela.

Gelako pertsona guztien inklusibitatea

Ideietan, adimenetan, izateko, adierazteko, sentitzeko eta harremantzako eran ezberdinak diren pertsonak elkar bizi eta adierazten diren errealitate sozial bat da gela.
Ezberdintasun honek, inklusiboak diren gela-dinamiken beharra azpimarratzen digu, ezberdintasun hau onuragarritzat duten dinamikak eta horietan oinarrituko direnak hezkuntza-ekintzak antolatu eta planifikatzerakoan. Aniztasuna,  gelako pertsonen arteko elkarrizketa eta elkarrekintzan artikulatuz (beren ideia, intentzio, sentimendu) eta elkarrizketa-testuinguruak sortuz kudeatzen denean, zerbait positiboa bilakatzen da eta ezagupena suspertzen du.
Pertsona orori bere indibidualtasunetik erantzungo dien gela dinamikak, gela errealitate sozialtzat hartuz, bertako pertsonen arteko ideia, produkzio, intentzio-sare bat eraikitzen lagunduko  dutenak, beharrezkoak talde-proiektu bat aurrera eramateko.
Proiektutan inplikaturiko ikasleriaren ideia eta dituen izaera eta adierazpen erak legitimatuko dituzten dinamikak, bere oihartzuna gelan entzungo dela bermatuko dutenak, baita ere zailtasun nabariagoak edo ezaugarri propioagoak dituztenena.
Ikaslegoaren familiak erakartzeko eta inkluitzeko balio duten dinamikak, gela bizitzari egiten dizkien ekarpenak baloratzen dituzten dinamikak, beren bizipen eta esperientzietan oinarrituta, eskolako ezagupenak komunitatearen ezagupenekin osatuko dituztenak.
Akatsaren balio pedagogikoa berreskuratzeko dinamikak, erantzun soil eta dualak: ondo/geizki, zuzen/oker, daki/ez daki ekidituko dituztenak. Errealitatea eta ezagupena beti konplexuak direla eta ikuspegi eta interpretazio anitz eta osagarriak permititzen dituztela onartzen dituztenak.
Ikaslea taula rasa bat ez dela onartuz, guztien ideia eta balioak ezagutzen lagunduko diguten dinamikak eta haietan oinarrituko direnak zentzua duten ikaste-testuinguruak sortzeko.
Gela dinamika hauek guztiak, gainera, bizitzarako beharrezkoak diren jarrera eta balioak eraikitzeko balio dute, hau da, gaitasun sozial eta hiritartasuna garatzeko.

Baliotan heztea

Mundu konplexu baten bizi gara, etengabe aldatzen doana, non informazio eta komunikazio aukerak ikaragarriak diren maila globalean.
Aldi berean, izaera ezberdineko gatazkak, mehatxuak, desberdintasunak eta injustiziak begi bistan daude gure ikasleek, biharko herritarrak, bizi diren eta aldatu ahal izateko ulertu beharko duten mundu honetan.

Antzuolako Eskolaren filosofia eta metodologiaren arabera ezinbestekoa da balioetan heztea. Uste dugu ez dagoela ezagupena lantzeko denbora bat eta beste bat, bereizia, balioak lantzeko. Eduki kontzeptualen eraiketan, presente daude iniziatiba, autonomia, ardura, zehaztasuna, e.a. Talde lanak entzute aktibo bat, enpatiaren garapena, kooperazioa, ardurak hartzea, elkarrizketaren bitartez gatazkak ebaztea exijitzen du.
Geletako proiektuek, kontsumo arduratsu, ingurugiro, elkartasun eta egungo munduak dituen beste hainbat erronkei modu naturalean erantzutea ahalbidetzen digute, beti ere giza eskubideetan oinarritutako norbanakoaren etikaren garapena bultzatuz.
Eta, hau, autonomia morala eraikitzen den zerbait delako; beraz, gatazkak era konstruktibistan tratatuak dira, eskolako edo ingurune hurbileko zein urruneko egoera errealak aprobetxatuz. Balioetan hezteak, irakaslearen begirada zabaltzea eskatzen du, bere irakasle rolari dimentsio hezitzailea gehituz.