IBILBIDE PEDAGOGIKOA

1980-81 ikasturtean koka genezake gure aldaketa pedagogikoa.

Bailara mailan lana egiten zuen Gabinete Psikopedagogikoak, Antzuolan ere eskaintzen zuen bere zerbitzua. Talde honen eskutik, Konstruktibismoak irakasketa-ikasketa mailan egindako aportazio teorikoak ezagutzen eta sakontzen pasa genuen urte osoa.

Bartzelonako IMIPAEkin (Instituto Municipal de Investigación Aplicada a la Educación) harremanetan jarri ginen eta beraiek zuzendutako Hezkuntza Mintegi batean parte hartu genuen.

1980-81 ikasturtean herriko bi ikastetxeak (Eskola publikoa eta Ikastola) bateratzea lortu zen. Pedagogia Operatoriaren aplikapen praktikoa esperimentalki martxan jartzen hasi ginen irakaslego osoaren konpromezuarekin.

Orduz gero, proiektu ezberdinak garatu ditugu Ikastetxean bertan. Gehienetan gure praktika aztertu eta berau sakontzea izan da helburu nagusia.

Hortaz gain, eta ia Berrikuntzan hasi ginenetik, gure praktikaren berri emateko zenbait lan ere egin ditugu eta egiten jarraitzen dugu.

BARNE PROIEKTUAK

1982-1985 ikasturte aldia: konstruktibismoan oinarritutako "Pedagogia Operatoriaren Aplikapen Praktikoa" izeneko proiektua onartu zigun Hezkuntza Sailak.

Honekin batera Zentru Experimental kategoria lortu genuen.

1985-1989 ikasturte aldia: Ordurarte lantzen ari ginen proiektuaren luzapena eskatu eta onartu ziguten.

1989-1990 ikasturtea: "Erreforman ardazturiko formakuntza proiektua" aurkeztu eta onartu ziguten.

1990-1991 ikasturtean:  Hezkuntza Sailaren erabakiz, "Zentro esperimental" izateari utzi genion eta ikastetxe arrunt bezala konsideratuak izatera pasatu ginen.

1992-1995 ikasturte aldia: Beste zenbait ikastetxe bezala, Formakuntza Plangintza Trinkoa (FPT) zeritzon proiektuan parte hartu genuen.

1995-1996 ikasturtea: Ardazturiko formakuntza proiektua gauzatu genuen.

1996-1999 ikasturtea aldia: Ikastetxe desberdinetako formakuntza plangintzetan parte hartu genuen.

2000-2003 ikasturte aldia: Hezkuntza Sailak bultzatutako Berrikuntza eta Formakuntza  plangintzaren barruan, "Aniztasunean hezi berdintasunean elkarbizitzeko" izeneko proiektua aurkeztu eta garatu genuen.

2003-2004 ikasturtea: "Gela ulertu herritarrak hezitzeko" izeneko proiektuarekin jarraipena eman genion aurreko aldian landutakoari.

2005-2006 ikasturtea: Landutako proiektua, "Taldean eta taldearekin hezi: identitatearen garapena eskolan. Adibide zehatzak".